martes, 26 de febrero de 2008

Blogak eta hizkuntzak

Teknologi berriak eta bereziki internetek eskeintzen dituzten tresnak hizkuntza bakar baten erabilpenara bultzatzen gintuztela ematen bazuen ere -hots, ingelera-, blogintzak eta antzeko beste tresnak erakusten digute euskara bezalako hizkuntzak beraien txokoa ere izan dezaketeela. Beste arlo eta tresnekin gertatzen den bezala, azkenean azken hitza guk dugu, euskaldunak eta euskara erabili nahi dugun ala ez. Beste hizkuntzen erabilpena ere ezinbestekoa bada, gure hizkuntza babesteaz gain bultzatu egin behar dugu, freskatu, lau haizeetara zabaldu, eta horretarako blogintza ezinbesteko tresna iruditzen zait, batez ere "freskotasuna" itxatxen diolako, ahozkotasuna, nahiz eta batzuetan zuzentasun zorrotza galdu. Alde honetatik, bat egiten dut ikastaroan Andu Lertxundik igorritako iradokizunekin.

Blogak eta Historia

Historia bezalako ikasgai batek blogintzatik gauza asko ikasi ditzazke. Egun, sarean adibide asko daude, eta ez bakarrik eguneko bitakora modura antolatuak daudenak, egungo gaiak jorratuz, baita ere historian gertatutako hainbat pasarte berreskuratu eta hauek bitakora moduan eskeintzen dituzten blogak egunkari historiko bat izango balitzateke gero eta gehiago dira. Europan adibidez, bai Frantzian, bai Alemanian, bai Erresuna Batuan, modan jarri da arbaso baten egunkaria blog baten moduan argitaratzea, edota guda ospetsu baten informazioa ere egunkari baten moduan argitaretzea -ezagunenak Bigarren Mundu Gerraren ingurukoak dira-, bertan parte hartutako pertsonaia ospetsu baten ikuspuntutik. Azken finean, blogintzan ezer berririk ez bada asmatzen ere, eta aurretik literaturak ere honako adibideak sortu ditu, blogintzan barna genero berri baten barnean sartzen gara, historia eta fikzioa nahasten dituenak. Genero hau oso interesgarria izan daiteke ez bakarrik adituentzat eta irakasleentzat, baita ere ikasleari begira ere.

lunes, 25 de febrero de 2008

Bloga eta irakaskuntza

Blogak eta irakaskuntzaren artean sotu daitezkeen harremanak interesgarriak izan daitezke, tresna berri honen bitartez irakaskuntzan eta bizitzan ezinbestekoak diren hiru kontzeptu garatzeko aukera ematen baitigu: hizkuntza, teknologi berriak eta komunikazioa. Hizkuntzarekiko, nahiz eta blogetan lantzen den estiloa zuzena izan eta ahozkoarekin harremana estua du, beti zuzena izan behar du eta egokia, hizkuntzaren erabilera egoki batekin, ondorioz, blogintza garatzen denean irakaskuntzan ikasleekin gaitasun hau lantzeko aukera ezinbestekoa dugu. Teknologi berriekiko, blog bat egiteko orduan teknologi berriekin lotura duten hainbat kontzeptu lantzen hari garenez (prozesadorea, artxiboen igoera, formatoak, iturriak, e.a.) argi dago primerako tresna dugula zeharka teknologi horien erabilpen praktiko bat ikasteko. Azkenik, blogak bitakora komunitario baten gisa gure buruarekin komunikatzeko balioaz gain gure inguruarekin harremanetan egoteko ezinbesteko tresna izan daiteke.

Bloga eta euskara

Komunikatzeko orduan, unibertsitate garaiko nire irakasle batek aipatzen zuen oso garbi izan behar dugula non eta norentzako idazten dugun, ez baita gauza bera egunkari batean edota aldizkari batean idaztea, edo bigarren hezkuntzako ikasle batentzat edo gai batean aditua den norbaitentzako. Blogosferan egun aurkitzen diren blogen artean gauza bera gertatzen dela uste dut. Gutxi baitira ohartu direnak komunikabide berri baten aurrean gaudela. Egia da hainbat komunikabideekin harremana baduela, eta ondorioz genero mestizo baten aurrean aurkitzen garela, baina neurria hartu behar zaio, bere berezko ezaugarriak ezagutu eta asmatu blog erakargarri bat sortzen. Horretarako, hainbat gauza eta detaile kontutan hartzea ezinbestekoa da. Lehenengoa formato edo itxura da, bloga garbia izan behar du eta irakurtzeko erreza, baina era berean gertatutako guztia ongi sailkatua egon behar du eta kontsultatzeko eskutara egon behar du. Era berean, testuak ulertzeko errazak izan behar dira, estilo freskoaz idatziak, argazkiak tartekatu behar dira eta ahal den neurrian oharrak, linkak, beste blog, argazki, irudi, soinu, abesti edota informazioarekin ornitu behar dira, bestela ez gara benetan egongo komunikabide berri bat garatzen, baizik eta lehen egindakoa berriro egiten, formatu desberdin batean.

Kaixo


Kaixo, mezu honekin hasiera ematen diot nire blog jarduerari. Nafarroako Hezkuntza departamenturako lan egiten dut irakasle gisa, bigarren hezkuntzan eta egun Berako Toki-Ona B.H.I. lanean aurkitzen naiz. Gipuzkoarra naiz, Donostian bizi naiz eta orain eiblogz ikastaroa egiten nago Euskararen IrakaskuntzarakoBaliabide zentroarekin (eiblogz).