lunes, 25 de febrero de 2008
Bloga eta euskara
Komunikatzeko orduan, unibertsitate garaiko nire irakasle batek aipatzen zuen oso garbi izan behar dugula non eta norentzako idazten dugun, ez baita gauza bera egunkari batean edota aldizkari batean idaztea, edo bigarren hezkuntzako ikasle batentzat edo gai batean aditua den norbaitentzako. Blogosferan egun aurkitzen diren blogen artean gauza bera gertatzen dela uste dut. Gutxi baitira ohartu direnak komunikabide berri baten aurrean gaudela. Egia da hainbat komunikabideekin harremana baduela, eta ondorioz genero mestizo baten aurrean aurkitzen garela, baina neurria hartu behar zaio, bere berezko ezaugarriak ezagutu eta asmatu blog erakargarri bat sortzen. Horretarako, hainbat gauza eta detaile kontutan hartzea ezinbestekoa da. Lehenengoa formato edo itxura da, bloga garbia izan behar du eta irakurtzeko erreza, baina era berean gertatutako guztia ongi sailkatua egon behar du eta kontsultatzeko eskutara egon behar du. Era berean, testuak ulertzeko errazak izan behar dira, estilo freskoaz idatziak, argazkiak tartekatu behar dira eta ahal den neurrian oharrak, linkak, beste blog, argazki, irudi, soinu, abesti edota informazioarekin ornitu behar dira, bestela ez gara benetan egongo komunikabide berri bat garatzen, baizik eta lehen egindakoa berriro egiten, formatu desberdin batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario