martes, 26 de febrero de 2008

Blogak eta hizkuntzak

Teknologi berriak eta bereziki internetek eskeintzen dituzten tresnak hizkuntza bakar baten erabilpenara bultzatzen gintuztela ematen bazuen ere -hots, ingelera-, blogintzak eta antzeko beste tresnak erakusten digute euskara bezalako hizkuntzak beraien txokoa ere izan dezaketeela. Beste arlo eta tresnekin gertatzen den bezala, azkenean azken hitza guk dugu, euskaldunak eta euskara erabili nahi dugun ala ez. Beste hizkuntzen erabilpena ere ezinbestekoa bada, gure hizkuntza babesteaz gain bultzatu egin behar dugu, freskatu, lau haizeetara zabaldu, eta horretarako blogintza ezinbesteko tresna iruditzen zait, batez ere "freskotasuna" itxatxen diolako, ahozkotasuna, nahiz eta batzuetan zuzentasun zorrotza galdu. Alde honetatik, bat egiten dut ikastaroan Andu Lertxundik igorritako iradokizunekin.

1 comentario:

Luix GaztaƱaga dijo...

Kaixo:
Ni ere zuk dagoeneko bukatua izango duzun ikastaro berean nago eta zure mezuaz baliatuko naiz ariketa bat egiteko, ez bazaizu inporta.Nik uste , gaur egun, euskarak bere ezagupenean azken urteetan gorakada izan badu ere, bere erabilpena ez da ezagutza bezainbestekoa.Horren zergatia, alboan bi hizkuntza indartsu eta osasuntsu izateaz gain (frantsesa eta gaztelania) nolabait euskara esparru jakin batzuetara mugatu delako da,nire ustean.Nolabait Etxeparek(?) esaten zuen bezala, "euskara jalgi hadi plazara" ariketa egin behar du baina ez garai hartako zentzuarekin ,hau da ahozkotasunatik euskara idatzira, baizik eta esparru modernoenetan ere, bere presentzia eta garapena izan behar du, etxe barruko hizkuntza edota umetako hizkuntza izateari utzi nahi badio.Blogen mundua izan daiteke beste urrats bat modernizazio prozesu horretan.